HAURTZARO IKASTOLA

HAURTZARO IKASTOLA

lunes, 16 de mayo de 2011

HAURTZARO IKASTOLA

Gure blog-a gustuko izan baduzue eta bertan irakurritakoaz gain informazio gehiago jakin nahi ezgero, Ikastola web orrian sartu zaitezketa. 

Informazio gehiagoz gain, ikastolako azken berriak izango dituzue, ikasleek egiten dituzten proiektuak, L.H. geletako blog-ak eskura...

IRAGANETIK ETORKIZUNERA

"...Ikastola au iriki, iraun-azi, zabaldu ta azteko euskara maite dutenen laguntza behar dugu eta laguntza horren eske Oyartzungo erriari dei egiten diogu. Beste iñungo laguntzarik ez degun ezkero, ikastola ori aundi edo txiki, indartsu ala indar gabe ta aul izatea Oyartzuarren gain dago..."  zioen Haurtzaro Ikastola sortzeko agiri publikoak.

Aurreko irudien kalitatea ona izan ez arren, ikastolaren bidea ikusi dezakegu. Argazkietan ikastola ireki berria zen. Haurtzaro ikastola, elizaren laguntzaz eta "Escuela Parroquial Aurtzaro" izenpean 1967ko urriaren 16an eraiki zen, 60 500 pezetako aurrekontuarekin eta 16 ikasle zituelarik.  Aurtzaro Ikastolako Batzarrak, 1981ean Haurtzaro kooperatiba bihurtzea erabaki zuen.

1970an lehen gela legeztatu zuenetik ikastolak, handitze lanetan ibili da. Eta 2006an egindako kilometroetan ateratako diruarekin, haur hezkuntzako gela berriak eraikitzen ari da ikastola ondoan.





domingo, 15 de mayo de 2011

Nola sortu zen gure ikastola ?

Hemen duzue gure ikastolaren sorrera irudietan. Argazkien kalitatea ez dela esan beharra dago, izan ere, oso zaharrak dira.

Gure ikuspuntutik, harrigarria da ikastola honek hainbat urtetan eman duen saltoa. Landa bat izatetik, haur askoren hezkuntzan diharduen elementu ezinbestekoa izatera pasa da.

Ea gustatzen zaizuen guk egindako bideoa !


miércoles, 11 de mayo de 2011

Gure ikastola gaur egun irudietan !! Ezagutu gaitzazueeee!


Haurtzaro ikastolako blogak ikusgai !

Haurtzaro Ikastolako blogek geletako lan kolaboratiboa sustatu eta neska-mutilen arteko iritzi trukaketa bultzatzen dute, bertan norberaren eta taldearen ekarpenak batzen baitira.

Blogetan, idaztearen balioa berreskuratu eta bideratzen da. Hizkuntzaren erabilera zuzenaren garrantziaz ohartarazten laguntzen du sormena eta arrazonamendua sustatu eta garatuz.

Haurtzaro Ikastolako ikasleriak, blogen bidez, ikasten ikasitakoaren erakusleihoa zabaltzen du.
 
Leihoa irekia dago, sar zaitez barrura!


      LH-6A                                                                                                  LH-6C


     


 

                 

 
     
                    DBH-1                                                                            DBH-2
                                                                                                                 
  

Haurtzaro ikastola eta IKT

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien alorrean zenbait proiektu ditu abian.

Haurtzaro Ikastolako IKTak Ikastolen Elkartearen proiektu nagusietan oinarritzen dira: Urtxintxa, Txanela, Ostadar eta IKASYS. 

2010eko urtarrilan egindako bideoa da.


Lehen zatia

Bigarren zatia