HAURTZARO IKASTOLA

HAURTZARO IKASTOLA

miércoles, 30 de marzo de 2011

SUPERMERKATUA IKUSTERA!!!

KAIXO LAGUNAK!!!

4 urteko neska mutilak gara eta ostiral honetan, apirilak 1, Oiartzungo Alcampo supermerkatura goaz.  Pasa den ostiralean etxera eraman genituen karpetak eta emandako gaian, denda ezberdinak landu ditugu. Horrekin batera gure ikastolako gelan denda txiki bat sortu genuen, baina denetik saltzen genuen bertan: gailetak, jogurrak, bideo kamera, zapatak, poltsak..... eta diruarekin erosi behar izaten genuen.

Herriko denda ezberdinak ikustera ere joan ginen goiz batean: harategia, arraindegia, zapata-denda, arropa-denda... guztiak ikusi genituen. Baina ostiralean, supermerkatua handi bat ikustera joango gara.

Goizean ikastolara etorri eta eguraldia eta egutegia ondo jarri eta bidegorritik Ugaldetxo auzora joan gara. Kontuz ibili beharko dugu, eta seinaleei kasu egin beharko diegu!! Ondoren bertako dendak ikusi eta autobusean egingo dugu ikastolara buelta!


AGURRRR!!!!

INGELESA ETA HAUR HEZKUNTZA

Haurtzari ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak 4 urte dituztenetik hasten dira ingelesarekin.

Ingelesarekin lehen kontaktua 4 urterekin izaten dute eta astean bi orduz ematen dute, astelehenetik ostegunera 30 minutuko klaseak egunean. 5 urte dituztenean berriz, astean lau orduz aritzen dira, astelehenetik ostiralera eta egunean ordu bateko klaseak. 

Ikasgai honetarako gela eta irakaslea ezberdina da. Gela ikasgaia ahalik eta egokien emateko prestatua dago; eta, irakaslea ez da beraien tutorea izaten beste bat baizik. Ingeleseko irakasleak gelara sartzen direnetik guztia (100%) ingelesez egiten die.Horrela, haurrak ohartzen direa bertan ingelesez egin behar dutela.

Bertan erabiltzen duten materiala urtxintxa proiektua da. Ipuin ezberdinen lanketarekin; hiztegi, gai, esamolde, denbora.... ezberdinak ikasten dituzte.

Haurtzaro Ikastola, 1994an hasi zen Haur Hezkuntzan ingelesa ematen, eta oso emaitza onak izan dituzte. Ingelesaren sarrera goiztiar honek, maila egokia izatea lortzen du ikasleengain eta bigarren hezkuntzako ikasgaien bat (gizarte zientziak) ingelesen ematea ahalbideratzen du.

miércoles, 23 de marzo de 2011

Urtxintxa proiektua

0-6 Urte bitarteko haurrek lan egiteko erabiltzen duten proiektua:

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

  • Gaitasunen garapenean oinarritua.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
  • Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatzen duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.

Ikasmaterialak

1.- Irakaslearen karpetak (ikasturte bakoizeko hiru karpeta)

 Urtxintxa 3 urte
 Urtxintxa 3 urte
 Urtxintxa 3 urte
  • ipuinen laminak
  • horma-irudiak
  • kaseta
  • alfabetoa
  • zenbakiak
  • azalpen testuak
  • hiztegia iruditan eta idatziz
  • ipuinen laminak
  • horma-irudiak
  • kasetea
  • azalpen testuak
  • letra mugikorrak
  • zenbaki mugikorrak
  • hiztegia iruditan eta idatziz
  • ipuinen laminak
  • horma-irudiak
  • kasetea
  • azalpen testuak
  • alfabetoa (inprentaz eta letra txikiz)
  • hiztegia iruditan eta idatziz
 


2.- Ikaslearen karpetak (ikasturte bakoizeko hiru karpeta)


 Urtxintxa 3 urte
 Urtxintxa 3 urte
 Urtxintxa 3 urte
  • ipuinak (4)
  • lan-koadernoak (4)
    • ipuinak (4)
    • lan-koadernoak (4)
  • ipuinak (4)
  • lan-koadernoak (4)
 


3.- Kaseteak

Irakaslearen karpetan dagoen kasetea (ikasmaila bakoitzeko hiru), ikasleak etxean erabiltzeko moduan ere eskaintzen da.
Kasetearen egitura: pertsonaia gidariaren abestia (Ttantto, Txirritx eta Xango), ipuinaren abestia, tradiziozko abestia, jolaserako abestiak eta beste, diskriminazio auditiboa eta entzunaldiak (musika klasikoa, musikari euskaldunak eta unibertsalak).


 
4.- CD-ROMak

 
Ikasmaterialaren osagarri gisa CD-ROM interaktiboak ere sortu dira, maila bakoitzeko bat. Urtxintxa Proiektuari jarraituz, CD-ROM bakoitzak hamabi gai lantzen ditu, haiei lotutako ipuinekin gaiei sarrera ematen zaielarik. Behin ipuin batean sartuz gero, ipuinaren inguruko eta gaiarekin erlazionaturiko jarduerak gara ditzakete haurrek.

 
5.- Web orria

 
Urtxintxa proiektuak bere web orria du. Bertan, poliki-poliki biltzen eta eguneratzen joango da proiektuari buruzko informazio osagarri guztia, hala nola, ipuinak euskalkietan, gurasoekiko harremanetarako testuen itzulpenak, mintegietako egutegiak, berrikuntza proposamenak, etab.


 

Hau da gure Ikastola !


Haurtzaro Ikastola

HAURTZARO IKASTOLA: NOR GARA?

Haurtzaro Ikastola Oiartzunen kokatuta dago, herriaren gunea den Elizalden, Aiako Harriaren magalean. Ikastola orube zabal batean lekutua dago eta gaur egun hainbat eraikin eta bi jolas toki ditu bertan.  

Haurtzaro Ikastola 1967an sortu zen herri ekimenari esker, bokazio publikoarekin eta euskara eta euskal kulturarekin konprometituta. Bitarte luze horretan, guraso, langile (irakasle eta ez-irakasle), oiartzuar laguntzaile eta ikasle askoren lana eta parte-hartzea izan da ikastolaren benetako bultzatzaile eta eragilea. Gaur egun gurasoen eta langileen artean osatutako herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzaile eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederatzioko partaidegara.

Haurtzaro Ikastola eratzen dugun guztion partaidetzan eta talde lanean oinarrituz, etengabeko hobekuntzaren bidez, nortasun propioa lortu nahi dugu. Haur eta gazte oiartzuarrak pertsona gisara hezten lagundu nahi ditugu, beren osotasunean, euskalduntasunean oinarrituz eta beste kulturak errespetatuz, naturarekiko adeitasuna sendotuz. Munduari begiratuko dieten ikasle euskaldunak, arduratsuak eta kritikoak formatu nahi ditugu.

Haurtzaro Ikastolaren hezkuntza proiektua bost zutabetan oinarritzen da:
1.  Proiekzioa: heziketaren antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko egina dago.
2.  Globaltasuna: ikastola osatzen duten oinarrizko elementuak uztartzen ditu.
3.  Integrazioa: printzipioak, teoria eta praktika, irakaskuntza eta gizartea elkar lotzen ditu.
4.  Errealismoa: egunerokotasunari aurre egiteko proiektua da, egunean-egunean lana eta gure baliabideak kontuan hartuz egina.
5.  Malgutasuna: hezkuntza bera prozesua dela ulertuz, gerora etor daitezkeen aldaketei irekia dago.








Haurtzaro Ikastolaren proiektuak 0-18 urteko 850 ikasle jasotzen ditu gaur egun:

  • 0-3 zikloari dagokiona, UDAL IKASTOLA PARTZUERGOAren bitartez egiten da. 
  • 3-16 tartea, gurasoek eta langileek osatutako KOOPERATIBA BATERATZAILEaren bidez ematen dugu.
  • 16-18 bitartekoa, Orereta Ikastolarekin batera sortutako OIARTZO BATXILERGO IKASTOLA FUNDAZIOAn eskaintzen dugu.

      HAURTZARO IKASTOLA OIARTZUN

      Hemendik aurrera, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolari buruzko informazioa eskeiniko dizuegu ikastola hau ezagutu dezazuen!

      lunes, 14 de marzo de 2011

      PSIKOMOTRIZITATEA IRUDIETAN

      PSIKOMOTRIZITATEA zertarako, nola...?

      Gorputzaren mugimenduan eta lengoai adierazpenean oinarritzen da. Gorputz mugimendu horrekin haurrak eboluzionatu eta aurrera pausuak ematen ditu. Era berean, psikomotrizitate saioetan irakaslea ikus edo antzeman daitezken arazoez jabetzen da, beti haurraren nortasuna eta erritmoa errespetatuz.

      Helburuen artean hauexek azpimarratu daitezke: psikomotrizitateak ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta laguntzea; segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskaintzea, non haurrak bere potentzial guztiak garatu ditzakeen; ekintza, jolasa eta errepresentazioaren plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak bideratzea; sentimenduak, bulkadak, agresibitatea... era sozializatu batean adierazteko aukera ematea (B. Aucouturier).

      Espazioaren antolamendua Bi lekutan egituratuta dago. Zabalenean, koltxonetak, goma espumako blokeak, txirristak, salto egiteko alturak, ispilua... egoten dira adierazpen motriza lantzeko. 

      Bestean, material guztia gorde ondoren, marrazketa edo eta egurrezko blokeen bitartez, lengoaiazko adierazpena, plastikoa eta grafikoa egiten da.
      Saioaren denboraren egiturari dagokionez, sarrerako erritualean, zer egin behar duten adierazi erazten zaie eta araua gogoratzen dira ("Ezin da minik eman ezta hartu ere") eta ondoren blokeekin egindako horma botatzen dute. Hasieran sensoriomotorean aritzen dira (inbuluzkak, saltoak, lasterketak...) pixkanaka sinbolikora pasatuz. Honetan materiala (oihalak, panpinak...) eskaintzen zaie. Azkenik, errepresentaziorako tartea heltzen denean ipuin bat kontatzen zaie eta margoak ala egurrak ematen zaizkie adierazpen librea egin dezaten. Bukatzeko, ezinbestekoa da irteerako errituala, zeinetan haur bakoitzak saioan izandako bizipenak kontatzen dituen. 

      Saioetan irakalearen zeregin nagusiena haurraren heltze prozesuan laguntzea da. Behaketa zuzenean espazioa eta denbora nola erabiltzen dituen, ekintzak non burutzen dituen, denbora luzez irauten duen... Materialari dagokionez, zein duen gustukoena, sormena adierazten duen, modu sinbolikoan erabiltzen duen... Azkenik norberarekiko, irakaslearekiko eta besteekiko harremanak behatzen dira. 

      Jolasa eta egitearen plazerra abiapuntu izanik, psikomotrizitateak haurraren interesa pizten du. Hau dela eta, haur guztiak saioa noiz iritsiko zain egoten dira.



      Mireia eta Aintzane

      GURE BLOG-a SORTZEN

      KAIXO!!!!

      Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak gara Gasteizeko Irakasleen Eskolan eta gaur, gure blog-a sortu dugu! Bertan, egiten ditugun lanen berri izango duzu eta zalantzarik izanez gero galdetu!!!


       Mireia eta Aintzane