HAURTZARO IKASTOLA

HAURTZARO IKASTOLA

lunes, 14 de marzo de 2011

PSIKOMOTRIZITATEA zertarako, nola...?

Gorputzaren mugimenduan eta lengoai adierazpenean oinarritzen da. Gorputz mugimendu horrekin haurrak eboluzionatu eta aurrera pausuak ematen ditu. Era berean, psikomotrizitate saioetan irakaslea ikus edo antzeman daitezken arazoez jabetzen da, beti haurraren nortasuna eta erritmoa errespetatuz.

Helburuen artean hauexek azpimarratu daitezke: psikomotrizitateak ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta laguntzea; segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskaintzea, non haurrak bere potentzial guztiak garatu ditzakeen; ekintza, jolasa eta errepresentazioaren plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak bideratzea; sentimenduak, bulkadak, agresibitatea... era sozializatu batean adierazteko aukera ematea (B. Aucouturier).

Espazioaren antolamendua Bi lekutan egituratuta dago. Zabalenean, koltxonetak, goma espumako blokeak, txirristak, salto egiteko alturak, ispilua... egoten dira adierazpen motriza lantzeko. 

Bestean, material guztia gorde ondoren, marrazketa edo eta egurrezko blokeen bitartez, lengoaiazko adierazpena, plastikoa eta grafikoa egiten da.
Saioaren denboraren egiturari dagokionez, sarrerako erritualean, zer egin behar duten adierazi erazten zaie eta araua gogoratzen dira ("Ezin da minik eman ezta hartu ere") eta ondoren blokeekin egindako horma botatzen dute. Hasieran sensoriomotorean aritzen dira (inbuluzkak, saltoak, lasterketak...) pixkanaka sinbolikora pasatuz. Honetan materiala (oihalak, panpinak...) eskaintzen zaie. Azkenik, errepresentaziorako tartea heltzen denean ipuin bat kontatzen zaie eta margoak ala egurrak ematen zaizkie adierazpen librea egin dezaten. Bukatzeko, ezinbestekoa da irteerako errituala, zeinetan haur bakoitzak saioan izandako bizipenak kontatzen dituen. 

Saioetan irakalearen zeregin nagusiena haurraren heltze prozesuan laguntzea da. Behaketa zuzenean espazioa eta denbora nola erabiltzen dituen, ekintzak non burutzen dituen, denbora luzez irauten duen... Materialari dagokionez, zein duen gustukoena, sormena adierazten duen, modu sinbolikoan erabiltzen duen... Azkenik norberarekiko, irakaslearekiko eta besteekiko harremanak behatzen dira. 

Jolasa eta egitearen plazerra abiapuntu izanik, psikomotrizitateak haurraren interesa pizten du. Hau dela eta, haur guztiak saioa noiz iritsiko zain egoten dira.



Mireia eta Aintzane

No hay comentarios:

Publicar un comentario