HAURTZARO IKASTOLA

HAURTZARO IKASTOLA

miércoles, 4 de mayo de 2011

HAURTZARO IKASTOLAKO HAURRAK !

KAIXO LAGUNAK!!

Zer moduz zaudete? Gu primeran gaude, gainera gutxi falta zaigu udako oporretarako, eta irrikaz hartuko ditugu.

Oporretara joan baino lehen lan bat daukagu esku artean. Lan hau, ikastolako pasiloak eta gelak apaintzean datza. Horretarako, aste honetan, eguraldia aprobetxatuz, Txara basora egingo dugu txango bat bertako loreak ( txiribitak ... ) jasotzera. Eta, hauek bildu ostean gela apainduko dugu.

Bestalde, plastika txokoan, gure loreak egingo ditugu material desberdinekin, pasiloak polit- politak bihurtzeko.

Urtero egiten den jarduera dugu honakoa eta asko gustatzen zaie haurrei, izan ere, errutinetatik ateratzea ere guztiz beharrezkoa dela uste dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario